XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaixo, kaixo, kaixo! Neska eta mutil, mutil eta neska!

Bukatu da ikasturtea eta iritsi dira oporrak.

Ai! Oporrak, oporrak!

Udalekuak, hondartza, mendia, herriko festak eta... OPORRETAKO KOADERNOA!!!

Baina ez izutu, oporretako lagun aproposa izango nauzu eta.

OPORRETAKO KOADERNOA 3

ZERTARAKO UDAKO KOADERNO HAU?

1. Ikasturtean zehar ez zenuen hain gaizki pasatuko ikastolan, ezta?

Eta ikasi ere, zerbait ikasiko zenuen, alajaina.

Koaderno honetan, ikasitako horiek gogoratzeko eta, batik bat, horietaz baliatzeko proposamenak aurkituko dituzu.

2. Ez al zaizu gustatzen txikitan zer egiten zenuen gogoratzea, orduko argazkiak ikustea edota ikastolan egindako lehendabiziko marrazkiak begiratzea?

Polita da pasatutako garaiak gogoratzea, ezta?

Horretarako ere balioko dizu oporretako zure koaderno honek; alegia, hemendik urte batzuetara uda honetako oporrak gogoratzeko.